top of page

Kaixo lagun!

Begi aurrean daukazun eta Euskal Curriculumaren barnean kokatzen den blog hau, batik bat, irakasleei bideratutakoa da, haurrekin ikasgelan erabili ahal izateko, baina egokitzapen batzuk eginda hezkuntza informalean ere landu daiteke. Lan honen muina errepertorio literario bat sortzea izan da. Errepertorio hori irakasleok egoera desberdinetan erabili ahal izango dituzten baliabide ezberdinekin osatua dago. Gure helburua, gelan edo edozein testuingurutan suerta daitezkeen egoerei aurre egiteko baliabideak eskaintzean datza.

 

Alde batetik, goian aurkituko dituzun erlaitzetan, ahozkotasunak eta ahozko haur literaturak duen garrantzia aurkituko duzue. Horrez gain, horrek ekartzen dituen onuren inguruan jardun gara eta hortaz, dagokion garrantzia eskainiko diogu, "zergatik landu?" izeneko atalean. Beste aldetik, baliabide ezberdinez osaturiko bilduma txiki bat sartu dugu, hala nola, ipuin, asmakizun, abesti eta aho korapiloekin. Horretaz gain, irakasleok ikasleekin erabiltzeko literatura sustatzeko adibide erreal batzuk proposatzen ditugu.

 

​

bottom of page