top of page
Irakasleentzako literatura baliabide batzuk

Liburu txokoa

​

Interesgarria iruditzen zaigu literatura sustatzeko zenbait baliabideren adibide batzuk ematea proposamenari  begira, kontuan izanda errepertorioan ditugun atal guztiak.

​

Ikasgelan sortu dezakezun gune bat izan daiteke, kontuan izan behar da espazioaren antolamendua, gerta daiteke ikasgelan lekurik ez egotea eta bertatik at egin behar izatea. Beraz, gelako beharren arabera antolamendua era desberdin batean suerta daiteke, baina erosotasunari erreparatuz, haurra gustura sentitzea lortu behar da, horretarako, txokoko espazioan zehar bere kabuz mugitzen utzi beharko zaio eta aldi berean beste haurrekin harremanak izan ditzan. Berdina gertatzen da inguruan ditugun altzariekin, izan ere, gelako aniztasuna kontuan hartuta ezaugarri batzuk edo beste batzuk izango ditu. Baina, ezinbestekoa da haurrek liburuak eskuragarri izatea, horrela txokora hurbiltzen direneanliburuak aukeratzeko askatasuna izango dute eta begien aurrean izan behar dute azala, askotan haurrek azala ikustearekin aukeratzen baitute.

 

Honez gain, haurrari berak nahi duen moduan irakurtzeko aukera eman behar zaio, irakurketa bakarkako ekintza bat delako eta beraz, zutik, etzanda edo eserita irakurtzeko aukera izan behar du. Antolamendua alde batera utziz, garrantzitsua iruditzen zaigun beste kontzeptu bat denborarena da, haurren beharrak ase behar ditugu eta denbora orekatua izan behar da lan indibiduala egiteko zein kolektiboa. Izan ere, ikasgela guztien lan erritmo ezberdinak aurkituko ditugu eta horiek errespetatu behar ditugu.

 

Gelako liburuen txokoan komenigarria da, mota desberdineko liburuak egotea haurrek aniztasuna izan dezaten aukeratzeko orduan. Horregatik garrantzitsua da aukeratzen ditugun liburuak egokiak izatea. Hortaz, liburuak dituzten irudiak kontuan eduki behar dira, erakargarriak eta ikusgarriak izan behar dira. Horrez gain, gelako errealitatearekin lotura zuzena izan behar du eta gainera liburu didaktiko bat izan behar da, hau da, liburuaren helburuak kontuan izan behar dira. Haurraren erreferenteak izango diren liburuak aurkitu behar dira, beraien momentuko egoerei, gatazkei edo zalantzei aurre egiteko baliagarriak izango direnak.

​

​

​

​

​

​

​

Irudi honetan ikus dezakezu txoko honen adibide baten argazkia, baina lehen esan dugun moduan, gela batkoitza mundu bat denez, egokitzea besterik ez dago.

Ipuin kontaketak
​
Atal honetan aurkituko dituzu ipuinak kontatzeko modu desberdinak, zure gelara egokitu ditzakezunak.
​

Irudien bidezko kontaketa

Euskarririk gabeko kontaketa
Ahots gorako irakurketa
bottom of page