Aho-korapiloak
Aho-korapiloak egunerokotasunean erabili daitezkeen baliabide interesgarriak dira. Hau da, gauden etapa kontuan izanda haurrak hitz egiten ikasten dabiltza. Gauzak horrela, aho-korapiloek hitz egiteko trebetasuna garatzen laguntzen dute.
Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze
gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi
mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo
Zikindu nintzen atzo.
Tzu, tzu, tzu
dantzan tzun pan tzun!
Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.
Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!
Tripa dauka puztua
jan didalako
jan didalako
haragi gixatua.
Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!
Mari Bekain,
Mari Bekain!
Ohetik jaikita
begiak apain!
​
Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!
Kamamila,
mantzanila,
mendian gabiltza
bila eta bila.
Hara hemen zerbait,
biribil-biribila!
Zer ote da?
Zer ote da?
Behi baten
kaka pila.

Marigorringo
txurigorringo,
bihar eguzki
ala
euri egingo?
Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!
Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!
Entzun, erantzun,
entzun, erantzun.
Barnean, kanpoan,
hitzak oihartzun!
Zu Susana Zubia zara.
Izena Susana eta abizena
Zubia.
Zu Susana Zubia zara
eta Itsasondon bizi zara!
Kokomiko, kokomiko,
geldirik hor, mutiko.
Kokomiko, kokomiko,
hondatuta betiko.
Tantarik tanta,
euriak kanta,
hodeiak zutik eta
erreka etzanda.
Sei sisa horixka ziren,
sorginak egosiak,
sei sisa horixka ziren,
basotik ekarriak!
