Gure ikuspegia
Lehenik eta behin aipatu nahiko genuke bizi izan dugun hezkuntza sisteman ahozkotasunari ez zaiola duen garrantzia eman, hori dela eta gure proposamen honetan ahozkotasunari garrantzia eman nahi diogu errepertorio literario honen bitartez haurren interes eta motibazio maila mantenduz. Modu honetan ikuspegi globalizatzaileari ere keinu bat egiten diogu gure printzipio pedagogiko batzuk lantzen ditugulako bertan. Honekin batera, garrantzia aitortu nahi diogu idatzizko literaturari eta horretarako irakasleentzako interesgarria izango den jarduera bat proposatu dugu.
Alde batetik, esan beharra dago, gure proposamena Euskal Herri osorako egina dagoela, hau da, jatorriz euskaldunak edo erdaldunak diren haurrei bideraturik dago. Gure hizkuntzan murgiltzeko abiapuntu bezala aurkezten dugu proposamen hau, gainera, horren beharra ikusten dugu euskara gure kulturako elementu garrantzitsuena delako eta horren transmizioa beharrezkoa dela deritzogulako gure kulturak indartsu jarrai dezan.
Horrez gain, gure proposamenaren beste helburuetako bat umeei euskara hizkuntza baliagarria dela sentiaraztea izango litzake. Hau da, ez gara mugatuko esparru akademikora soilik, gure proposamenaren muina haurrengan euskararekiko eta literaturarekiko atxikimendua sortzea izango litzake. Horrela, modu honetan, eskolatik at ere hura erabiltzeko grina sustatu nahi dugu haurrengan.
​
Bestalde, Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diogu euskal kulturaren ondare diren abesti, ipuin, aho-korapilo eta asmakizunez osaturiko errepertorio literarioa osatuz. Gainera, irakasleak aukeratzeko hainbat baliabide dituenez, erabaki dezake lekuaren arabera garrantzitsuenak edo ohikoenak direnak lantzea, tokian tokikoari garrantzia emateko. Berdina gertatuko litzateke euskalkiarekin ere, aldaera txiki batzuk eman daitezkeelako hitz batzuetan. Modu honetan haurrek gure kulturaren ardatz direnak ezagutu eta barneratzeaz gain gure kulturarekiko maitasuna eta errespetuzko jarrera garatuko dute.

