top of page

Haur literatura

Zer da?

Hainbat adituren iritziak ezagutu eta gero, konturatu gara kontzeptu horren azpian eskutatzen den errealitatea zein den argitzeko orduan, ez dagoela batere garbi zehazki zer den. Orain arte, ikuspegi komertzialetik aztertuz, ikus dezakegu haur literatura beste literaturatik ezberdintzen dela. Sail desberdinetan banatzen dira eta adinak zehaztuta egoten dira. Nahiz eta Iturraldek (1986) dioen moduan, "kontua da literatura ona bada, kalitatezkoa, ez duela adinik ."  

​

Baina haur literaturaren definizioa askoz konplexuagoa da. Beraz, gai honetan adituak diren pertsonen testigantzak kontuan izanik, nolakoa den edo nolakoa izan beharko litzateke argitzen saiatuko gara.

Haur gazteentzako literatura, entretenigarria izan behar da. Sentimenduak eta emozioak piztuz eta ametsak sortuz, haurra fantasiazko mundura bidaiatu behar du. Atsegina eta ulergarria gertatzea eta berarengandik gertuko kontaketa izatea beharrezko alderdiak dira. Ulergarria izateko, klabeak edo bideak eskaini behar zaizkie.

​

​

​

​

​

​

BIBLIOGRAFIA: ITURRALDE, J. (1986) Zikoinen kabian sartuko naiz . Iruñea: Pamiela .

bottom of page