top of page
ABESTIAK

Musikak hezkuntzaren etapa honetan, 0-8 urte bitartean, paper garrantzitsu bat jokatzen du. Gizartean integratzen hasten den garaia da hau eta musikak horretan laguntzen dio, adierazpena hobetzen. Hain zuzen, haurraren alfabetizazioa indartzen du eta horrekin batera hitz egiteko era ere hobetzen du. Gainera haur gehienek musika gustoko dute eta honek alderdi emozionalean garrantzia handia du, haurrek musikarekin konfiantza eta seguritatea bereganatzen dutelako.

Aldapeko
​

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari. (bir)
Xiru-liruli, xiru-liruli,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori? (bir)

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari. (bir)
Xiru-liruli, xiru-liruli,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori? (bir)

Mende huntan
jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena, (bir)
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori! (bir)

Astotxoa, gure astotxoa

Astotxoa, gure astotxoa
Astotxoa, arrantzarik ez. (ber)

Buruan joko zaitut,
buruan joko zaitut,

Buruan, buruan, a !!

Astotxoa, gure astotxoa
Astotxoa, arrantzarik ez. (ber)

Buruan joko zaitut,
buruan joko zaitut,
Tronkoan joko zaitut,
tronkoan joko zaitut.

Buruan, buruan, 
Tronkoan, tronkoan, a !!

Astotxoa, gure astotxoa
Astotxoa, arrantzarik ez. (ber)

Buruan joko zaitut,
buruan joko zaitut,
Tronkoan joko zaitut,
tronkoan joko zaitut.
Ipurdian joko zaitut,
Ipurdian joko zaitut.

Buruan, buruan, 
Tronkoan, tronkoan, 
Ipurdian, ipurdian, a !!

Maritxu Nora Zoaz

 Maritxu nora zoaz, 
eder galant hori ? 
 Iturrira Barttolo, 
nahi baduzu etorri. 
 Iturrian zer dago ? 
 Arnotxo xuria; 
biok edanen dugu 
nahi dugun guzia,

 Maritxu, zuregana 
biltzen naizenean,
poza sentitzen dut 
nere barrenean
 Barttolo, nik ere dut 
atsegin hartutzen,
ur-billa noanean, 
banauzu laguntzen.

 Maritxu, baldin asmo 
baduzu ezkontzea, 
lendabiziko nitaz
orroitu zaitea. 
Zure menpe jartzen naiz 
denbora guziko: 
Barttolo’kin ez zare 
gaizki eroriko.

Sardina bat

Sardina bat, (guztietan errepikatu)
bi sardina,
elkartu ziren
izkina batean.
Atxi, txi, txi, txi, txi, txi, guagua.
Agua, gua, gua, gua, gua, guatxitxi.
Jarrai dezala...

Alferraren astea
​

Astelehena,
jai ondoko alperra,
lanik ez egiteko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Asteartea,
euria goitik behera,
bustiko ez bagara,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Asteazkena,
osabaren ezkontza,
berak nahi baldin badu,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Osteguna,
amonaren eguna,
hori ospatutzeko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Ostirala,
haginetako mina,
aspirina hartuta,
bagoaz ohera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erditxogatik,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

​

Igandea,
lantegiak itxita,
lana egin nahi baina,
ezin joan lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Do-re-mi

Do, re, mi
euria du hasi.
mi, fa, sol
aterki, guardasol.
sol, la, si
putzuan erori.
si, do, re
bustita gaur ere.
re, mi, fa
banoa etxera.

Sagu ttiki

Sagu ttiki, sagu maite,
zulotxoan gorde zaitez.
Zapik ikusten bazaitu
kris kras jan egingo zaitu.
Ez nau jango!
Jango zaitu!
Ez nau jango!
Jango zaitu!

Txantxibiri

Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.

Astoak ziren txiki-txikiak,
atsoak, berriz, kristonak!
Nola demontre konpontzen ziran
zazpi astoren gainian. (bir)

Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
Está muy bien!
esaten du konfiteroak. (bir)

Cuando vamos a Otxandiano
karnabal egunian,
me cagüen la mar,
comeremos chocolate
sonbreruaren gainian. (bir)

Zorionak

Zorionak zure urte betetzean,
Zorionak ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Berriro ere iritsi zera
Urteak betetzera
Aita-ama ta senideakin
Zoriontsu zara
Pozak txoratzen gatoz gu ere
Gaur zure etxera
Maitasun loreak
Zuretzako ekartzera

Zorionak zure urte betetzean,
Zorionak ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Gaur bezalaxe opa dizugu
Urtetik urtera
Osasun onarekin betetzen
Jarraitzeko aurrera
Berriro ere pozak txoratzen
Etorriko gera
Maitasun loreak
Zuretzako ekartzera

Zorionak zure urte betetzean,
Zorionak ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako

Hator hator

Hator, hator mutil etxera 
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez. 

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. 
Gaztainak erre artean, 
gaztainak erre artean, 
txipli txapla, pum! 

Gabon gaua pozik igaro daigun.

Olentzero

ole! olentzero!
ole! olentzero!
olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
hamar orruko zahagia
olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
hamar orruko zahagia

horra! horra!
horra! horra!
gure olentzero
kapoiak ere baitu
arrautzatxoakin
horra! horra!
horra! horra!
gure olentzero
bihar merendatzeko
bo/ti/la ar/do/a/kin.

o/le o/len/tze/ro!
o/le o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!

o/le o/len/tze/ro!
o/len/tze/ro!
la la la/ra! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/len/tze/ro!
o/le! o/le! o/le! o/le!
o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!
o/len/tze/ro!
o/le! o/len/tze/ro!

Akerra ikusi degu
Herrikoiak

  

Akerra ikusi degu baratzean jaten.
Makilla ikusi degu aker hori jotzen.
Makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Sua ikusi degu makil hori erretzen.
Ura ikusi degu su ori itzaltzen.
Urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Idia ikusi degu ur hori edaten.
Ura ikusi degu su hori itzaltzen.
Urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Soka ikusi degu idi hori lotzen.
Ura ikusi degu su hori itzaltzen.
Sokak idia, idiak ura,
urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

 

Jon Braun

​

Jon Braun indio txiki bat zen.
Jon Braun indio txiki bat zen.
Jon Braun indio txiki bat zen.
Indio txiki bat zen Jon Braun.

Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki,
Lau txiki, bost txiki, sei indio txiki,
Zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki,
Hamar indio txiki Jon Braun.

Paristik natorren

​

Paristik natorren artista bat naiz ni. 
Paristik natoren artista bat haiz hi.

Ondo jotzen det! baita guk ere! 
Danborra nik jotzen det! 
Pron, pron, pron,

Paristik natorren...

Biolina nik jotzen det! 
Tiriri, tiriri,... 
Pron, pron, pron

Paristik natorren...

Turuta nik jotzen det! 
Tururu, tururu,... 
Tiriri, tiriri,... 
Pron, pron, pron,

Paristik natorren...

Txindata nik jotzen det! 
Txindata, txindata,... 
Tururu, tururu,... 
Tiriri, tiriri,... 
Pron, pron, pron,

Paristik natorren...

Tronboia nik jotzen det! 
Pra, pra, pra,... 
Txindata, txindata,... 
Tururu, tururu,... 
Tiriri, tiriri,... 
Pron, pron, pron,

Zubiri zubiri

​

Zubiri zubiri

nongori, nongori

Nongo alkate zara zu?

Frantziako errege jaunaren

seme-alabak gara gu.

Zubi hontatik pasatzen dena

hemen geldituko dela,

hemen geldituko dela.

(Zer nahi duzu? Lorea ala marrubia?

Itsasoa ala mendia?…)

Behin Betiko

Behin betiko, behin betiko,
sinple bezain tinko, ez dugu etsiko!
Behin betiko, behin betiko,
sinple bezain tinko, euskaraz ta kitto!

Etxean eta kalean, berdin-berdin jolasean,
eskolan, lanean, tristuran eta pozean,
Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz,
herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi.

Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera,
martxan jarri da lege berria: euskaraz euskal herrian!

Olentzero joan zaigu

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duanian

Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)

lasterka etorri da

berri ematera.

Horra, horra,

gure Olentzero,

pipa hortzetan duela

eserita dago

kapoiak erre baitu

arrautzatxoekin

bihar merendatzeko

botila ardoakin.

Olentzero buruhandia

Entendimentuz jantzia

Bart arratsian edan omen du

Hamar arroko zahagia

Hau urde tripa haundia!

Tralalala tralalalala (bis)

Pintto Pintto

Pintto Pintto gure zakurra da ta,
Pintto Pintto bere izena du.

Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.

Pintto Pintto...

Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.

Pintto Pintto...

Gure txakurtxoa
ez da ehiztaria.
Bere lagun ditu
txoritxo guztiak.

Pintto Pintto...

Zaunkaka hastean
gaiztoa dirudi
Exakatu ezkero
doa beti ihesi.

Pintto Pintto...

Saguak harrapatzen
trebea ez dugu.
Haiek ikustean
ihes egiten du.

Pintto Pintto...

Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.

Pintto Pintto...

Lehenengotxo hori

​

Lehenengotxo hori, 
punta behatz hori, 
beste guztien artean 
txikerra duk hori. 
Trara larala... 
Bigarrentxo hori, 
punta behatz hori, 
beste guztien artean 
nagia duk hori. 
Pepe, pepepe... 
Hirugarren hori, 
punta behatz hori, 
beste guztien artean 
luzea duk hori. 
Tiri, ririri... 
Laugarrentxo hori, 
punta behatz hori, 
beste guztien artean 
sendoa duk hori. 
Momo, momomo... 
Bostgarrentxo hori, 
punta behatz hori, 
beste guztien artean 
lodia duk hori. 
Bubu, bububu...

Lotan nago

​

Lotan nago, begiak itxita lotan nago, begiak itxita rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin.

Esnatu naiz pijama jantzita(bis) rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin. Zarata asko, ba noa korrika(bis) rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin. Lotan nago, begiak itxita lotan nago, begiak itxita rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin. Esnatu naiz pijama jantzita(bis) rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin. Zarata asko, ba noa korrika(bis) rin eta rin ezin lorik egin, rin eta rin ezin lorik egin.

Ran roberra

​

Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!

Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)

Txiki, txiki, txikia

​

Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.

Handitzen, handitzen...

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.

Handitzen, handitzen...

Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko

Handitzen, handitzen...

Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.

Handitzen, handitzen...

Sorgina pirulina

 

Sorgina pirulina

erratza gainean

ipurdia zikina

kapela buruan.

 

Sorgina, sorgina

ipurdia zikina

tentela zara zu

ezetz harrapatu!

bottom of page