top of page
ERREPERTORIO LITERARIOA

Edozein ikasgelatan erabiltzeko tresna ezinhobea eraiki dugu. Arestian aipatu dugun bezala, haurrengan literaturak duen garrantzia nabarmena da eta etekinik handiena ateratzeko sortu dugu errepertorio literario hau, 0-8 urte bitarteko haurrei bideratua dagoena. Bertan, euskal kulturarekin zerikusia duten abestiak, ipuinak, aho-korapiloak eta asmakizunak aurkituko dituzue. Hau da, aukeratzeko irizpideei erreparatuz gero, esan beharra daukagu agertzen direnen artean, batzuk tradiziozkoak direla eta beste batzuk gaurkotasunera moldatuak. Aukeraketa horren zergatiari dagokionez, gure eskoletan txikitatik erabili ohi zirenen bilduma txiki bat egin dugu, uste baitugu horien transmisioa egitea beharrezkoa dela. 

​

​

bottom of page